Funtzionamendua
Batzordearen Eraketari buruzko ekainaren 17ko 21/1991 Legeak, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak 1993ko otsailaren 25ean onartutako Antolaketa eta Barne Funtzionamendu Araudiak eta Batzordeak berak arau horiek garatzeko ebazten dituen jarraibide eta argibideek arautzen dute Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamendua.
Batzordearen osoko bilkurak publikoak dira. Dena dela, Batzordeak erreserbatutzat jo ditzake hainbat eztabaida.
Gobernuko kideak joan daitezke Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkuretara, aurrez presidenteari jakinarazita edo Batzordeak eskatuta, eta hitza har dezakete. Estatuko Administrazioko gainerako agintari eta funtzionarioak ere joan daitezke, euren eskumeneko galderak erantzuteko eta euren eskumeneko gaiei buruz informatzeko gonbidatzen edo baimentzen badituzte.
Gobernuak kontsultatutako gaiei buruzko ebazpenak Osoko Bilkurak egiten du; edo Batzorde Iraunkorrak, hark azken honen mende utzi badu funtzio hori..
Batzordearen ebazpenak bereizita dokumentatzen dira, aurrekariak, egindako balorazioa eta ondorioak bereizita, idazkari nagusiaren sinadurarekin eta presidentearen oniritziarekin; eta horiekin batera, boto partikularrak ezartzen dira, halakorik bada. EGBaren ebazpenak ez dira lotesleak Gobernuarentzat.
Era berean, Osoko Bilkurak edo Batzorde Iraunkorrak - hark azken honen mende utzi badu funtzio hori- Gobernuaren edo batzordekideen eskariz edo bere ekimenez bere eskumeneko gaiei buruz egindako azterketa eta txostenak egiten ditu.
Osoko Bilkurak hartzen du bere ekimenez txosten edo azterketa bat egiteko erabakia, presidentearen, Batzorde Iraunkorraren, talde baten edo hamaika batzordekideren eskariz, Batzorde Iraunkorraren bitartez.
Ebazpen edo Txosten bat egiteko prozedura
| Ebazpena edo Txostena | Norberaren ekimenezko txostena |
|---|---|
| EGBak Nazioko Gobernuaren edo ministroen eskariz egindako ebazpen edo txostena | Acuerdo del Pleno para la elaboración de un Informe |
| |
| Ebazpen edo txostena eta balizko boto partikularrak eskatu dituen organoari bidaltzea | Txostenaren hedapena |